Panelaren oinarrizko ezaugarriak

GNOMEren panela erabiltzea oso erraza da eta berehala ikasiko du lehendik mahaigain-ingurune grafikoa erabili duen edonork. Atal honek panela erabiltzen hasteko oinarrizko sarrera emango dizu, eta ondorengo ataletan Paneleko objektuak eta eginbideak azalduko dira.

Paneleko objektuen sarrera

Panelak hainbat motatako objektuak izan ditzake. Adibide gisa Figure 1n agertzen den Panelak mota guztietako objektuak ditu.

Figure 1. Adibide-panela

Adibide gisa ematen den Panelak objektu hauek ditu:

Objektu-mota horietako bakoitza xehetasun handiz azaltzen da hurrengo ataletan. Paneleko objektuak oso erraz gehitu, lekuz aldatu eta ken ditzakezu (ikus the Section called Paneleko objektuak gehitu, lekuz aldatu eta kendu).

Eskuineko botoiko laster-menua

Paneleko edozein objektutan eskuineko botoiaz klik egiten baduzu, Paneleko objektuaren eskuineko botoiko laster-menua irekiko zaizu. Menuak elementu hauek ditu: Kendu paneletik objektuak paneletik kentzeko, Lekuz aldatu objetuak Panelaren barruan lekuz aldatzeko edo Panel batetik bestera eramateko, behean azaltzen den Panela azpimenua, eta objektuari dagokion elementuren bat edo beste. Tiradera, menu eta abiarazleetan, objektuari dagokion elementu berezi bakarra Propietateak... da, eta objektuaren propietateak eta ezarpenak pertsonalizatzeko aukera ematen du. Applet-etan, eskuineko botoiaren menuak normalean Honi buruz... elementua izango du applet-ari buruzko informazioa emateko (besteak beste, egilearen izena eta applet-aren bertsioa), Laguntza applet-aren dokumentazioa ikusteko, eta Propietateak... applet-aren hobespenak eta ezarpenak konfiguratzeko. Applet-ek askotan beste applet baten kontrol bereziak izaten dituzte eskuineko botoiaren laster-menuan.

Panela azpimenua Panelak sortu eta kentzeko eta Panelean objektuak gehitzeko erabiltzen da. Gainera, Panel jakin baten propietateak aldatzeko aukera ematen du Propietateak menu-elementuaren bidez (ikus the Section called Panel indibidualen propietateak), eta baita Panel guztien propietateak aldatzekoa ere, Hobespen orokorrak... menu-elementuaren bidez (ikus the Section called Panelaren hobespen orokorrak).

Panelean bertan ere eskuineko botoiaz klik egin dezakezu. Menu nagusia irekiko da. Menu horrek goian azaldutako Panela azpimenua ere badu.

Panela ezkutatu

Adibide gisa emandako Panelaren bi muturretan eta Figure 2n azaltzen diren eskuinerako eta ezkerrerako gezien ikonoak Panela ezkutatzeko erabiltzen dira.

Figure 2. Ezkutatzeko botoia

Gezi horietako bat sakatuz gero, Panela ezkutatu egingo da sakatutako geziaren aldera lerratuz, eta Panela ezkutatzeko botoia bakarrik geratuko da bistan. Bigarren aldiz sakatzen baduzu, Panela zabaldu egingo da.

Panelak konfigura daitezke erabiltzen ari ez zarenean automatikoki ezkuta daitezen eta sagua Panela egongo litzatekeen lekura eramaten duzunean berriz ager daitezen. Oso erabilgarria izan daiteke sistema bereizmen handiz erabili ezin duzunerako. Panela automatikoki nola ezkutatu jakiteko, ikus the Section called Panel indibidualen propietateak.

Saioa amaitu

GNOMEko saioa amaitzeko, egin klik Panelean eta hautatu Amaitu saioa. Saioa amaitzeko elkarrizketa-koadroa irekiko da, Figure 3n ikusten dena.

Figure 3. Saioa amaitzeko elkarrizketa-koadroa

Uneko konfigurazioa gorde nahi baduzu, hautatu Gorde uneko konfigurazioa kontrol-laukia. Irekita dauzkazun GNOME aplikazio guztiak eta Kontrol-zentroan egindako konfigurazio-aldaketak gordeko ditu.

Saioa amaitzeko modu lehenetsia Amaitu saioa aukera da: GNOME saioa amaituko duzu baina ordenagailua ez da itzaliko. Sistema-konfigurazioaren arabera, beharbada Itzali eta Berrabiarazi aukerak ere izango dituzu, ordenagailua itzaltzeko lehena, eta ordenagailua berrabiarazteko bigarrena.

NoteErabiltzaile aurreratuentzako oharra
 

Itzali eta Berrabiarazi aukerak ager daitezen ezinbestekoa da /usr/bin/reboot edo poweroff komandoa exekutatzeko baimena izatea.

Ez baduzu saioa amaitu nahi, sakatu Ez botoia eta berriro ere GNOME saiora itzuliko zara. Bestela, sakatu Bai botoia saioa amaitzeko.

NoteSaio-amaiera eta Leiho-kudeatzaileak
 

GNOMErekin bateragarria den leiho-kudeatzailea erabiltzen baduzu, GNOME ixteaz gain leiho-kudeatzailea ere itxi egingo du saioa amaitzeko eginbideak. Bateragarria ez den leiho-kudeatzailea erabiltzen baduzu, aldiz, zerorrek itxi beharko duzu leiho-kudeatzailea.

Saioa amaitzeko elkarrizketa-koadroa desgaitu dezakezu, Amaitu saioa menu-elementuak GNOME saioa zuzenean amai dezan ezer galdetu gabe. Horretarako, abiarazi GNOMEren Kontrol-zentroa Menu nagusian->Ezarpenak+h+a+u+t+a+t+u+z+,+ +e+t+a+ +h+a+n+,+ + + + + + + ->Abioko programak+m+e+n+u+-+e+l+e+m+e+n+t+u+a+n+ +d+e+s+a+u+t+a+t+u+ + + + + + + +Galdetu saioa amaitzean+b+o+t+o+i+a+.+ + + + + + + + + + + + +

Pantaila blokeatu

Beharbada batzuetan GNOME lanean ari dela utzi nahiko duzu ordenagailua, baina ez duzu nahiko beste norbaitek zure GNOME saioa erabiltzea edo ikustea. GNOMEk horretarako aukera ematen dizu pantaila blokeatuz, eta gero desblokeatzeko pasahitza eskatuz. GNOMEren saioa blokeatzeko, egin klik eskuineko botoiaz Panelean eta hautatu Blokeatu pantaila. Bestela, Blokeatzeko botoia baldin badaukazu (ikus the Section called Blokeatzeko botoia) Panelean, botoi horretan bertan ere klik egin dezakezu pantaila blokeatzeko. Pantaila desblokeatzeko, idatzi saio-hasierako pasahitza.

NotePantaila-babesleak eta Blokeatzeko botoia
 

Blokeatu pantaila botoiak xscreensaver programaren eginbide bat erabiltzen du. Kontrol-zentroak pantaila-babeslea ezartzeko erabiltzen duen programa bera da hori. Blokeatu pantaila botoia ondo ibil dadin, pantaila-babesleren bat gaituta izan behar duzu Kontrol-zentroan.