Panelaren hobespen orokorrak

Zure Panel guztien jokabidea konfiguratzen hasteko, hautatu Panela->Hobespen orokorrak Menu nagusianan.

Panelaren hobespen orokorren elkarrizketa-koadroa irekiko da. (Elkarrizketa hori GNOMEren kontrol-zentroaren osagaia da). Zure Panel guztiek dituzten propietate asko kontrola ditzakezu elkarrizketa-koadro honen bidez.

Figure 19. Panelaren konfigurazio orokorraren elkarrizketa-koadroa

Bost fitxa ditu Panelaren konfigurazio orokorraren elkarrizketa-koadroak: Animazioa, Botoiak, Paneleko objektuak, Menua, eta Hainbat. Ondoren azaltzen dira banan-banan.

Animazioa fitxa

Botoiak fitxa

Sail honetan, hainbat botoi-motaren itxura ezar dezakezu: abiarazle-botoiak, menu-botoiak, tiradera-botoiak eta botoi bereziak (hala nola Saioa amaitzeko botoia eta Blokeatzeko botoia).

Fitxa honek beste 3 aukera ditu, botoi-mota guztietan aldi berean eragina dutenak:

Paneleko objektuak fitxa

Fitxa honek Paneleko objektuen kokapenari eta mugimenduari buruzko aukera batzuk erakusten ditu.

Menua fitxa

Fitxa honetan, Paneleko menuen itxura erabakitzeko aukerak ezar ditzakezu.

Hainbat fitxa

Hainbat fitxak beste inon sartzen ez diren hainbat jokabide pertsonalizagarriren aukerak dauzka.

Fitxa honek laster-tekla orokor batzuk konfiguratzeko aukera ere ematen dizu. Menu nagusirako (hau da, laster-menurako) eta Exekutatu programa elkarrizketarako defini ditzakezu laster-teklak. (Horientzako lehenetsitako laster-teklak A+l+t+ + + + + + + +F1 eta Alt+F2 dira hurrenez hurren). Laster-tekla horiek aldatzeko, hautatu goitibeherako zerrendako tekla bat edo sakatu Hartu tekla… botoia eta sakatu nahi duzun tekla.

NoteMenua eta Windows teklak erabiltzea
 

Menua eta Windows tekla bereziak erabili ahal izan behar dituzu laster-tekletan. Tekla horiek erabiltzeko arazoak badituzu, ziur aski zure X zerbitzaria ez da behar bezala konfiguratuta egongo: instalazioa egitean aukeratutako teklatua ez dator bat benetan daukazun teklatuarekin. XFree86 zerbitzaria erabiltzen baduzu, konfigurazio-fitxategia eskuz editatuz konpon dezakezu. Fitxategi horren izena XF86Config da eta /etc edo /etc/X11 direktorioan egoten da normalean. Ireki ezazu edozein testu-editorerekin (ez testu-prozesadorearekin!) eta aurkitu XkbModel hitza duen lerroa. Aldatu eta jarri

XkbModel "pc104"
. Root (sistema-administratzailea) izan behar duzu hori egiteko. Orain, irten GNOMEtik eta berrabiarazi X zerbitzaria Ktrl-Alt-Atzera sakatuz.

WarningKontuz ibili XF86Config editatzean
 

XF86Config fitxategia editatzean huts bat egiten baduzu, teklatua edo pantaila erabili ezinda gera zaitezke X Windows-en. Fitxategi hau editatzen hasi aurretik, egin iezaiozu babeskopia eta ziurtatu badakizula nola leheneratu babeskopiatik X Windows edo GNOME erabili gabe, hau da, terminal batetik. Hori egiten ez badakizu, ez editatu fitxategi hau.