Panelak sortu, lekuz aldatu eta kendu

Panel berriak sortu

Mahaigainean beste Panel bat sortzeko, hautatu Panela->Sortu panela Menu nagusian. Mota hauetako Panelak dituzu aukeran:

TipPanel-mota aldatu
 

Lehendik dagoen panel baten mota ere alda dezakezu — adibidez, ertzeko panela panel mugikor bihur dezakezu; ikus the Section called Panel indibidualen propietateak.

Panelak lekuz aldatu

Mahaigainean dagoen edozein Panel (Menu Panela izan ezik) alda daiteke lekuz saguaren erdiko botoia sakatuz, edo saguaren ezkerreko eta eskuineko botoiak aldi berean sakatuz, Panela pantailako beste leku batera arrastatzen den bitartean. Saguaren erdiko botoirik ez baduzu eta erdiko botoia emulatzeko sagua konfiguratu ez baduzu, Panel-propietateak elkarrizketa-koadroaren bidez alda dezakezu Panelaren kokalekua. Gai honi buruzko xehetasun gehiago, dokumentazio honetako the Section called Panel indibidualen propietateak puntuan aurkituko dituzu.

Panelak kendu

Lehendik dagoen Panel bat kentzeko, egin klik bertan eskuineko botoiaz eta aukeratu Panela->Kendu panel hau. Panela hutsik ez badago, berrespena eskatuko zaizu.

NotePanel bakarra kendu
 

Gutxienez Panel bat eduki behar duzu irekita beti. GNOMEk ez dizu utziko Panel bakarra kentzen.