Menus

Menu nagusiaz gainera, (ikus the Section called Menu nagusia), "menu normalak" ere gehi ditzakezu Panelean. Adibide gisa, menu bat erakusten da Figure 6n, kasu honetan Gogokoak menua da eta hiru aplikazio-abiarazle eta Jokoak izeneko azpimenu bat ditu. Menu nagusiak ez bezala, menu normalek zuk jartzen dizkiezun abiarazleak eta azpimenuak bakarrik izaten dituzte - ez dute lehenetsitako menurik, Exekutatu... komandorik eta horrelakorik izaten Menu nagusiak bezala. Gogokoak edo Programak menuetako edozein azpimenu gehi dezakezu Panelean menu bereizi gisa. Horretarako, ekarri azpimenu hori Menu nagusitik, egin klik eskuineko botoiaz azpimenuaren tituluan, eta hautatu Gehitu hau menu gisa panelean.

Figure 6. Adibide-menua

Menu bat gehitu panel bati

Panel batean menuak nola gehitu jakiteko, ikus the Section called Objektuak panelari gehitu.

Menua mahaigainera atera

GNOMEko menu guztiek dute mahaigainera ateratzeko eginbidea: ezkerreko botoiaz "zulo-marran" klik egiten baduzu (menuaren goiko aldean, tituluaren gainean dagoen marratxoz osatutako marran), menua mahaigainean agertuko da leiho bereizi bihurtuta, eta hor geratuko da kurtsorea beste leku batera eramaten baduzu ere. Oso baliagarria izango zaizu, oso sakon habiaratutako azpimenu bateko komandoren bat askotan erabiltzen baduzu. Mahaigainera ateratako menu bat mahaigainetik kentzeko, egin klik leihoaren titulu-barrako Itxi botoian (botoi horren itxura eta kokalekua aldatu egingo dira erabiltzen duzun leiho-kudeatzailearen arabera, baina normalean eskuineko azken botoia izaten da, "x" etiketa daramana).

Menua konfiguratu

Menuen izenak eta ikonoak erraz alda ditzakezu (erabiltzaile-menuenak bakarrik, Menu-nagusitik hartutako azpimenuenak ezin dira aldatu). Horretarako, egin klik menuan, egin klik eskuineko botoiaz menuaren tituluan (zerrendaren goi-goian dago, beste elementu guztien gainean), eta laster-menuan hautatu Propietateak. Mahaigaineko sarreraren propietateen elkarrizketa-koadroa irekiko zaizu, Abiarazlearen propietateen elkarrizketa-koadroaren antzekoa.

Menuan beste elementu bat gehitzeko, egin klik menuaren botoian, egin klik eskuineko botoiaz Menuaren izenean, eta hautatu Gehitu elementu berria menu honi. Sortu menu-elementu bat elkarrizketa-koadroa irekiko da, eta bertan menu-elementuaren izena, iruzkina, komandoa eta mota idatz ditzakezu (informazio gehiago nahi izanez gero, ikus the Section called Abiarazleak). Menutik elementu bat kentzeko, egin klik eskuineko botoiaz elementuan eta aukeratu Kendu elementu hau.

Eta amaitzeko, maiz egiten den galdera da "Nola alda ditzaket menuetako letra-tipoa eta atzeko planoa?" Erantzuna da, hori uneko GTK Gaiak erabakitzen duela, eta GNOMEren kontrol-zentroaren bidez alda daitezkeela ezarpen horiek Menu nagusian->Programak->Ezarpenak->Mahaigaina->Gai-hautatzailea hautatuz.