Paneleko objektuak gehitu, lekuz aldatu eta kendu

Objektuak lekuz aldatu

Paneleko edozein objektu beste kokaleku batera eramateko, mantendu sakatuta saguaren erdiko botoia eta arrastatu beste leku batera. Edo, egin klik objektuan eskuineko botoiaz, aukeratu Lekuz aldatu, eraman sagua kokaleku berrira eta sakatu saguaren edozein botoi bertan ainguratzeko. Panel bereko beste leku batera eraman dezakezu, edo beste Panel batera. Mugimendu hau egitean beste objektu batzuekin topo egiten badu, jokabidea hobespen orokorren araberakoa izango da (ikus the Section called Paneleko objektuak fitxa): lekuz aldatzen ari zaren objektuak beste objektu batekin truka dezake kokalekua, aurkitzen dituen objektu guztiak "bultza" ditzake, edo beste objektuen gainetik "jauzi" egin dezake, haiei trabarik egin gabe. Gainera, lehenetsitako jokabideari jaramonik ez egiteko aukera duzu, Maius tekla ("bultza" egiteko), Ktrl tekla ("trukatzeko"), edo Alt ("libre" mugitzeko, hau da, beste objektuen gainetik jauzi egiteko haiek oztopatu gabe) sakatuz objektua mugitzen duzun bitartean.

Objektuak paneletik kendu

Objektu bat Paneletik kentzeko, egin klik bertan eskuineko botoiaz eta aukeratu Kendu paneletik laster-menuan.

Objektuak panelari gehitu

Lehenespenez, GNOMEren Panelak oinarrizko objektu bakan batzuk besterik ez ditu izaten, hala nola Menu nagusia. Hala ere, Panelean objektu asko gehi ditzakezu. Adibidez, Menu nagusiko edo azpimenuetako menu-elementu guztiak aplikazio-abiarazle gisa gehi daitezke Panelean. GNOMEk halaber Panelean gehi daitezkeen applet asko eta era askotakoak ditu, applet-era arrastatu eta jaregiten dituzun fitxategiak inprimatzen dituen Inprimagailuaren applet-etik hasi eta Wanda arrainaren applet-eraino. GNOMEren applet eta aplikazio gehigarri ugari dago Interneten eskuragarri.

Applet-ak

Panelean applet-ak gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz Panelean eta hautatu Panela->Gehitu panelari->Applet-a. Sistemako applet guztien menu bat azalduko zaizu, kategoriatan banatuta; menu horretako edozein applet aukeratuz gero, Panelari gehituko zaio.

Aplikazio-abiarazleak

Aplikazio-abiarazleak sortzeko,egin klik eskuineko botoiaz Panelean eta hautatu Panela->Gehitu panelari->Abiarazlea. Behean ikusten den Sortu abiarazlea elkarrizketa-koadroa irekiko da. Elkarrizketa-koadro horretan abiarazlearen izena, iruzkin bat eta aplikazioa abiarazteko komando bat sartu behar dira. Elkarrizketa hau eta Abiarazlearen propietateena ia berdinak dira. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, ikus the Section called Abiarazleak.

Figure 18. Sortu abiarazlea elkarrizketa-koadroa

Menu nagusiko aplikazioak edo mahaigaineko aplikazio-abiarazleak ere gehi ditzakezu Panel batean. Erabili saguren ezkerreko botoia objektua Panelera arrastatzeko. Kontuan izan Paneleko leku huts batean jaregin behar duzula, eta ez lehendik dagoen objektu baten gainean: adibidez, Inprimagailuaren appletean jaregiten baduzu, inprimatu egingo da. Halaber, Menu nagusiko elementu batean eskuineko botoiaz klik egin dezakezu, eta Gehitu abiarazle hau panelari hautatu. Gero, abiarazle horren edozein aukera alda dezakezu, bertan eskuineko botoiaz klik eginez eta Propietateak... hautatuz.

Menuak

Menu bat gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz Panelean eta hautatu Panela->Gehitu panelari->Menua. Menu nagusia, Programak menua eta Gogokoak menua aukerak emango dizkizu.

Gainera, Menu nagusia edo bere edozein azpimenu gehi dezakezu Panelean, menu-tituluan (menuko goiko lerroa, menu-elementuetatik marra mehe batek bereizten duena) eskuineko botoiaz klik eginez eta Gehitu hau menu gisa panelari hautatuz.

NoteMenuak eskuz sortu
 

Erabiltzaile aurreratuek eskuz ere sor ditzakete menu berriak. Horretarako, kontuan izan behar duzu GNOMEren barruan menua direktorio gisa irudikatzen dela, menu-elementuak mota bereziko fitxategi gisa (.desktop fitxategiak — fitxategi horiek aplikazio-abiarazleak ere adierazten dituzte), eta azpimenuak azpidirektorio gisa. Adibidez, Gogokoak menua ~/.gnome/apps direktorioari dagokio (~ etxeko direktorioa da), eta Programak menua /usr/share/gnome/apps direktorioari dagokio. Horrela, GNOMEren fitxategi-kudeatzailea erabil dezakezu beste direktorio bat sortzeko, gero direktorio horretara arrastatu eta jaregin ditzakezu beste direktorio batzuetako .desktop fitxategiak (adibidez, /usr/share/gnome/apps direktoriokoak) edo mahaigainekoak, eta, ondoren, sortu berri duzun direktorioa fitxategi-kudeatzailearen leihotik Panelera arrastatu eta jaregin dezakezu. Era horretan, zure direktorioa Panelean gehituko da menu gisa.

Goian deskribatutako edozein metodoren bidez menu bat Panelari gehitu ondoren, menuaren propietateak alda ditzakezu (adibidez, menu horri elementu berriak gehitu edo menuaren ikonoa aldatu), the Section called Menus puntuan azaltzen den bezala.

Tiraderak

Tiradera huts bat gehitzeko, hautatu Panela->Gehitu panelari->Tiradera. Propietateak aldatzeko (erabiliko duen ikonoa, esate baterako), egin klik eskuineko botoiaz tiraderan eta hautatu Propietateak.... Tiradera honi beste elementu batzuk gehi dakizkioke, Panelari gehitzen zaizkion bezalaxe: Panelari objektu berriak gehitzeko sekzio honetan azaldutako metodo guztiek, tiradera bati beste elementu batzuk gehitzeko ere balioko dute.

Halaber, Menu nagusia edo bere edozein azpimenu gehi dezakezu Panelean tiradera gisa, menu-tituluan eskuineko botoiaz klik eginez eta Gehitu hau tiradera gisa panelari hautatuz.

Aplikazio barneratua

Panelari aplikazio barneratu bat gehitzeko, hautatu Panela->Gehitu panelari->Aplikazio barneratua. Sortu barneratutako aplikazioa elkarrizketa-koadroa irekiko da. Elkarrizketa-koadro horri buruzko informazio xehea nahi izanez gero, ikus the Section called Aplikazio barneratuak.