Panel indibidualen propietateak

the Section called Panelaren hobespen orokorrak sailean azaldutako panel-propietate orokorrez gain, propietate batzuk indibidualki konfigura daitezke Panel bakoitzarentzat. Horien artean Panel-mota (ertzekoa, lerrokatua, lerragarria, mugikorra), tamaina, kokalekua, atzeko planoaren kolorea eta ezkutatzeko hobespenak. Panel batean propietate horiek aldatzeko, egin klik eskuineko botoiaz eta hautatu Panela->Propietateak. Halaber, Menu nagusiaren botoia sakatu eta Panela->Propietateak hauta dezakezu.

Propietateak azpimenuan, Propietate guztiak... hauta dezakezu Panel-propietateak elkarrizketa irekitzeko. Elkarrizketa hau erabiltzen ohituta bazaude, propietateetako batzuk bizkorrago aldatu ahal izango dituzu — Panelaren tamaina edo mota, esate baterako — Propietateak menuan elementu egokia hautatuz.

Panel-propietateak elkarrizketa-koadroak bi fitxa ditu Panel aktiboaren propietateak ezartzen laguntzeko: Ertzeko panela (edo Lerrokatua, … - zure Panel-motaren arabera) eta Atzeko planoa. Bi fitxa horiek ondoren azaltzen dira.

Ertzeko panelaren fitxa

Figure 20. Ertzeko panelaren propietateen elkarrizketa-koadroa

Atzeko planoaren fitxa

Figure 21. Atzeko planoaren propietateen elkarrizketa-koadroa

Aukera hauen bidez Panelaren beraren atzeko planoa alda dezakezu. Nahi baduzu, atzeko plano Estandarra, Pixmap-a, edo Kolorezkoa aukera dezakezu. Panelaren itxura estandarra unean erabiltzen ari zaren GTK gaiak (GTK gaia GNOMEren kontrol-zentroan konfigura dezakezu) erabakitzen du. Pixmap aukerarekin Panelean mosaiko gisa edo eskalan erakusteko irudi bat hauta dezakezu. Kolorea aukerak Panelaren atzeko planorako kolore bat zehazten du.

TipIrudiak arrastatu eta jaregin
 

Panelaren atzeko planoa aldatzeko modu erraza GNOMEren fitxategi-kudeatzailetik Panelera irudi-fitxategi bat arrastatu eta jaregitea da. Paneleko atzeko planoan automatikoki jarriko da irudi hori.