Paneleko objektu bereziak

Menu, applet edo abiarazletzat jotzen ez diren hainbat elementu berezi izan ditzake panelak. Objektu berezi horiek azaltzen dira jarraian:

Blokeatzeko botoia

Figure 12. Blokeatzeko botoia

Blokeatzeko botoia Paneleko botoi bat da, eta pantaila blokeatzen duen pantaila-babeslea abiarazten du. Pantaila-babeslea kendu eta berriro ere GNOMEren saiora itzultzeko, pasahitza idatzi behar duzu. Pantaila blokeatzeari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, ikus the Section called Pantaila blokeatu.

Saioa amaitzeko botoia

Figure 13. Saioa amaitzeko botoia

Saioa amaitzeko botoia GNOMEren mahaigaineko ingurunetik irteteko erabiltzen da. Saioa amaitzeko sekuentzia hasten du, eta Saio-amaieraren elkarrizketa-koadroa irekitzen du, the Section called Saioa amaitu atalean azaltzen den bezala.

Exekutatzeko botoia

Figure 14. Exekutatzeko botoia

Exekutatzeko botoiak Exekutatu programa elkarrizketa-koadroa irekitzen du (Figure 15). Komandoa idazteko gonbita egingo dizu. Erabat garatutako shell-a ez denez, ez da GNOMEren terminalaren ordezkoa, baina oso erabilgarria izaten da komando bat azkar idatzi behar duzunean. Laster-teklen bidez ere ireki dezakezu Exekutatu programa elkarrizketa-koadroa. Laster-tekla lehenetsia Alt+F2 da, baina nahi izanez gero alda dezakezu Panelaren hobespen orokorren elkarrizketa-koadroko Hainbat fitxaren bidez.

Figure 15. Exekutatu programa elkarrizketa-koadroa

Komando-sarrerak historia-buffer bat du, aurretik idatzitako komandoak exekutatu ahal izateko testu-eremuaren eskuineko behera geziaren ikonoan klik egin eta komandoa hautatuz. Arakatu… botoia ere badu fitxategiak aukeratzen laguntzeko — fitxategi-izena komandoaren bukaeran gehituko da. Adibidez, emacs (ahalmen handiko testu-editorea) idatz dezakezu komando-lerroan, eta ondoren Arakatu… botoia erabil dezakezu editatu nahi duzun testua hautatzeko.

Aplikazio barneratuak

Panelaren barruko applet-ak ez diren hainbat aplikazio exekuta ditzakezu applet-ak balira bezala. GNOMErenak izan gabe ere Panelean sartu eta bertan geratzen diren aplikazioei "aplikazio barneratuak" deitzen zaie. Aplikazioek ez dute ezinbestean GNOMEren araberakoak izan behar barneratuak izateko. Oro har, aplikazioak barneratzeko ezinbesteko baldintza hauexek soilik izaten dira: aplikazioak Panelean sartzeko modukoa izan behar duela eta barneratu nahi duzun leihoaren titulua jakin behar duzula. Kasu askotan aplikazioa automatikoki txikitzen da Panelean sartzeko, Sortu barneratutako aplikazioa elkarrizketa-koadroan adierazitako moduan. Aplikazioa handiegia bada Panelean sartzeko, gehienetan Panela handitu egingo da, aplikazioa sartu ahal izateko.

Figure 16. Sortu barneratutako aplikazioa elkarrizketa-koadroa

Barneratzeko aplikazioaren titulua leihoaren titulua da, eta normalean leihoaren goialdean ezkerrean agertzen da. (Kontuan izan leihoaren tituluak maiuskulak eta minuskulak bereizten dituela). Zabalera eta Altuera eremuetan Panelean barneratutako aplikazioaren tamaina zehazten da, pixeletan.

Komandoaren eremua hutsik uzten baduzu, elkarrizketa-koadro honek tamaina jakin bateko leiho hutsa sortuko du panelean, eta bertan geratuko da zehaztutako titulua daraman leihoa mahaigainean agertu zain. Horrelako leiho bat agertu bezain laster (adibidez, dagokion elementua aukeratzen duzunean menuan), barneratu egingo da.

Gainera, Komandoaren eremuan edozein komando sar dezakezu; leihoa Panelean barneratzen hasi baino lehen exekutatuko da komando hori (eta baita gero Panela berrabiarazten den bakoitzean ere). Panelak barneratu behar dituen aplikazioak abiarazteko erabiltzen da normalean.

Egoera-taula

Egoera-taula egoera-taulakiak (docklet-ak) biltzen dituen panel-objektu bat da. Egoera-taulakiak (docklet-ak) aplikazioek egoerari buruzko informazioa emateko egoera-taulan jartzen dituzten leiho txikiak dira. Aplikazioa kontrolatzeko ere erabil daitezke. Funtsean, docklet edo taulakiak applet txikiak dira (tamainaz eta konplexutasunez). GNOMEk oraingoz ez du egoera-taulan egoera-taulakiak edo docklet-ak kokatzen dituen aplikazio asko. Dena den, GNOMEren egoera-taula bateragarria da K Desktop Environment-enarekin (KDE), beraz KDE aplikazioek, hala nola kscd-ek, egoera-taulakiak jar ditzakete GNOMEren egoera-taulan. GNOME aplikazioen etorkizuneko bertsioek oraintsu gehitutako Paneleko objektu hau erabiliko dute.

Figure 17. Egoera-taularen adibidea taulakiarekin

Goiko adibideak egoera-taula erakusten digu, CDak erreproduzitzeko kscd programaren egoera-taulakiarekin. Docklet edo taulaki hori kscd programaren leihoa ireki eta ixteko erabiltzen da programa itxi gabe.