Tiraderak

Tiradera zer den ulertzeko modurik errazena gauzak gordetzeko ontzi edo kutxa moduko zerbait dela pentsatzea da. Nolabait elkarrekin lotuta dauden abiarazleak batera edukitzeko erabiltzen da normalean tiradera (GNOME Office-ren aplikazio desberdinak, adibidez). GNOMEren Paneleko tiraderak urrats bat aurrerantz egin eta Panelaren beraren benetako hedapen bihurtzen du tiradera. Eta ondorioz, tiradera Panelaren adar tolesgarria da. Panelak izan dezakeen edozer eduki dezake tiraderak ere: abiarazleak, applet-ak eta beste tiradera batzuk, esate baterako.

Figure 10. Tiradera irekia

Tiradera Panelean jarritakoan, bertan klik egin dezakezu tiradera "ireki" eta edukia ikusi ahal izateko. Tiradera irekita daukazunean, elementuak gehi ditzakezu bertan Panelean gehitzen dituzun bezalaxe: egin klik eskuineko botoiaz tiraderaren goialdeko gezian eta Menu orokorra irekiko da. Tiradera itxi nahi baduzu, egin klik berriro ikonoan edo goiko gezian.

Tiraderaren propietateak konfiguratzeko, egin klik eskuineko botoiaz tiraderaren ikonoan eta hautatu Propietateak.... Tiraderaren propietateen elkarrizketa-koadroa irekiko da, eta hor, tiraderarentzat erabili nahi duzun ikonoa hauta dezakezu ikonoan klik eginez. Argibidea jarri nahi badiozu, idatzi Argibidea/Izena sarreran. Sagua tiraderaren gainera eramaten duzun bakoitzean argibidea bistaratuko da, barruan zer dagoen adierazteko. Tiraderaren bukaeran tiradera ixteko dagoen Ezkutatu botoia eta barneko gezia bistaratzea nahi duzun ere hauta dezakezu.

Figure 11. Tiraderaren propietateen elkarrizketa-koadroa

Tiraderaren atzeko planoko kolorea edo irudia ere kontrola dezakezu. Egin klik eskuineko botoiaz tiraderan eta hautatu Propietateak... Tiraderaren propietateen elkarrizketa-koadroa irekitzeko. Ondoren, hautatu Atzeko planoa fitxa Panelaren atzeko planoaren elkarrizketa-koadroa irekitzeko (ikus the Section called Atzeko planoaren fitxa).