Applet-ak

Applet-ak Panelean egoten diren GNOME aplikazioak dira. Applet-aren itxurak normalean applet-aren egoeraren berri ematen du, baina beste informazioaren bat ere adieraz dezake. Applet-ek sarritan botoiak, graduatzaileak, sarrerak edo euren jokabidea kontrolatzeko beste metodo batzuk izaten dituzte.

Figure 9. Applet-en adibideak

Applet-en adibide batzuk ikusten dira goian (ikus Figure 9). Ezker-ezkerrean dagoena Nahastailearen applet-a da, eta soinuaren bolumena aldatzeko eta mututzeko erabiltzen da. Jarraian Soinu-monitorearen applet-a dago, eta unean erreproduzitzen ari den soinuaren bolumena erakusteaz gain, soinuaren hainbat ezaugarri kontrolatzeko aukera ematen du. Hirugarren applet-a GTCD applet-a da, kontrol guztiak applet-ean erabilgarri dituen CD erreproduzigailua eta pista eta denbora bistaratzen dituena. Hurrengo applet-a Unitate-muntatzailearen applet-a da, saguaren klik bakarraren bidez unitateak muntatzeko eta desmuntatzeko erabiltzen dena. Horren jarraian Mahai Gidaren applet-a dago; mahaigainak eta mahaigain horietan irekita dauzkazun aplikazioak erakusten ditu. Eta azkenik, Ataza-zerrendaren applet-a aurkituko duzu, irekita dituzun leiho edo aplikazioetako bakoitzaren hainbat alderdi kontrolatzeko aukera ematen duena.

GNOMEk applet baliagarri asko ditu. Zein applet dituzun erabilgarri eta zeintzuk diren gehien komeni zaizkizunak ikusteko, egin klik eskuineko botoiaz Panelean eta gehitu zenbait applet Panelari. Applet bakoitzean egin klik eskuineko botoiaz, applet-ak egin ditzakeen eragiketak eta zenbait komando zerrendatzen dituen menua ikusteko.