Uneko akatsak eta mugak

Hemen aipatzen diren gauza gehienak ez dira berez akatsak; Panelak zuk espero ez bezala jokatuko du batzuetan, eta egoera horiek azaltzen dira sail honetan.

Fitxategi edo direktorio arruntik ezin da jarri Panelean. Fitxategi-kudeatzailearen leihotik Panelera fitxategi bat arrastatzen eta jaregiten saiatzen bazara, ez du funtzionatuko. Panelean jar daitezkeen fitxategi-mota bakarrak .desktop fitxategiak dira, abiarazleak deskribatzen dituztenak (eta .kdelnk fitxategiak, K Desktop Environment formatuko abiarazleak deskribatzen dituztenak); Panelean jaregindako direktorio oro menutzat hartuko da — hau da, .desktop ez diren fitxategiak ez dira kontuan hartuko.

Menu nagusia kenduta, gainerako menuak editatzea nahiko nahasgarria da. Menu-editorea oraingoz ezin da erabili horretarako, eta eskuineko botoiko menuko Propietateak elementua ere ez da oso lagungarria - adibidez, ez du menuaren ikonoa aldatzen uzten (horretarako argibide gehiago nahi baduzu, ikus the Section called Menua konfiguratu). Hurrengo bertsioan hobetuz joango gara.

Menu orokorra (teklatuko Alt-F1 teklak sakatuz edo eskuineko botoiaz Panelean klik eginez eskuratzen dena), eta Menu nagusia (oinaren ikonoan klik eginda agertzen dena) aparte konfiguratuta daude. Horren arrazoia da, Menu nagusiko hainbat botoi izan ditzakezula Panel desberdinetan.

Pantaila blokeatzeko botoiak ez du pantaila blokeatzen Pantaila-babeslerik ez ezarrita badago GNOMEren kontrol-zentroan.

Panel mota (Ertzekoa, Lerrokatua, etab.) aldatzeko modu bakarra Panela->Propietateak->Mota aukeratzea da, Menu nagusian edo Menu orokorrean: Panel mota ezin duzu Panel-propietateak elkarrizketan aldatu. Bestalde, Panela->Propietateak->Atzeko planoaren mota aukerak atzeko planoaren mota (Pixmap-a/Kolorea/Estandarra) aldatzen uzten dizu, baina ez kolorea edo irudia aukeratzen.