Terminal-klaseak

GNOMEren terminalak erabilera desberdinetara egokitutako konfigurazio-profil desberdinak (atzeko planoaren kolore desberdinak, korritze-barrak izatea edo ez izatea, haien kokalekua, etab.) edukitzeko aukera ematen dizu. Aukera horiek ezartzeko, hautatu GNOME Terminalaaren Ezarpenak menuko Hobespenen elkarrizketa-koadroa. Hautatu zure gustuko aukerak (aldaketa hauek unean irekita daukazun terminalean egingo dira, beraz nolako itxura duten ikus dezakezu) eta, hobespenen koadroa itxi aurretik, ziurtatu beste izen bat jarri duzula Terminal-klasea eremuan.

Programa abiatzean klase zehatz bat aktibatzeko, --tclass komando-lerroko aukera erabil dezakezu.