Saguaren erabilera

Sagua testua hautatzeko (kopiatzeko), eta testu-hautapena luzatzeko, beste terminal edo aplikazio bateko testua itsasteko eta menu bat agerrarazteko erabil daiteke.

Hautapena

Ondorengo azalpena hiru botoiko sagu estandarrari dagokio, hots, ezkertientzat moldatuta ez dagoenari. Ezkertientzako saguek ere funtzionatzen dute noski, baina hemen eskuineko botoiaz esaten dena ezkerrekoari dagokio, eta abar.

Saguaren ezkerreko botoia hautapena hasteko erabil daiteke. Saguaren botoian behin klik egin eta arrastatuz gero, karaktereak banaka hautatzen dira. Leihoaren ertz bertikalak gainditu arte arrastatzen baduzu, korrituz joango da.

Saguaren ezkerreko botoian klik bikoitza eginez gero, hitz bateko karaktereak hautatuko ditu. Bigarren klikean mantendu sakatuta saguaren botoia eta arrastatu sagua, hautapena luzatzeko. Hitz-karaktereak Hobespenen elkarrizketa-koadroko Aukera orokorrak fitxan definitzen dira.

Azkenik, saguaren ezkerreko botoian klik hirukoitza eginez lerro osoa hautatutako da. Hirugarren klikean botoia sakatuta mantenduz gero, lerro osoak hautatzen dira sagua gora eta behera eramatean.

Saguaren eskuineko botoia hautapena hedatzeko erabil daiteke. Joan hautapena amaitu nahi duzun lekuraino, eta egin klik eskuineko botoiaz. Berriro ere, klik bakarraren, bikoitzaren eta hirukoitzaren emaitza karakterearen, hitzaren edo lerroaren hautapena izango da.

Kasu guztietan, saguaren botoia askatzean, hautatutako testua automatikoki arbelean kopiatuko da, gero beste aplikazio batzuetan itsatsi ahal izateko. Kontuan hartu pantailako edozein irteerak hautapenaren nabarmentzea garbituko duela, baina oraindik arbelean mantenduko dela.

Testua itsatsi

Saguaren erdiko botoia sakatuz gero, uneko hautapena leihoan itsatsiko da. Beste aplikazio batzuetako testua transferitzeko erabil daiteke aukera hau.

Bi botoiko sagua besterik ez baduzu, zure X zerbitzariak erdiko botoia emulatzeko metodoren bat izango du segur aski. Saguaren erdiko botoia emulatzeko metodorik ohikoena ezkerreko eta eskuineko botoiak aldi berean sakatzea izaten da. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus zure X zerbitzariaren dokumentazioa.

Gurpil-sagua

Gurpil-sagua baduzu (saguaren 4. botoiko eta 5. botoiko gertaerak bidaltzen dituena), atzera korritzeko bufferrean zehar gora eta behera ibiltzeko erabil dezakezu gurpila.

Kontrol-menua

Erakuslea kontrol-menua irekitzeko ere erabil daiteke. Kontrol-menuaren bidez terminala berrezar dezakezu edo menu-barra nagusia bistaratu, lehen ezkutatu baduzu. Menu honi deitzeko, mantendu sakatuta KTRL tekla eta egin klik terminaleko edozein lekutan eskuineko botoiaz.

URLak ireki

Gnome-ren terminala testu-pantailatik URLak (Uniform Resource Locator; errazago esanda, Interneteko helbideak, hala nola http://www.gnome.org) hautatzeko erabil daiteke, sagua URL testuaren gainera eramanez soilik. URLa nabarmendu egingo da azpimarra batez, eta saguaren erakusleak esku baten itxura hartuko du.

kontrol-menuari deitzen bazaio URL nabarmendu batean gainean dagoenean, URL hori arakatzaile batean kargatzeko beste aukera bat gehituko da.

KTRL tekla sakatuta mantendu eta saguaren ezkerreko botoia sakatzea, URLa berehala abiarazteko lasterbidea da.

Arrastatu eta jaregin

Arrastatu eta jaregitea terminalean hainbat eragiketa egiteko erabil daiteke.

Fitxategiak arrastatu

Fitxategiak terminalera arrastatzen badira, fitxategi-izen osoa itsasten da leihoan. URLak ere arrasta daitezke honela.

Koloreak arrastatu

Koloreak arrasta daitezke gnome-ren beste aplikazio batetik edo kolore-hautatzailetik pantailara. Karaktere baten gainean kokatzen bada, aurreko planoaren kolorea ezartzen du; bestela, atzeko planoaren kolorea. Ikus kolorearen konfigurazioaren atala.