GNOME Tetravex-ekin jokatzen

GNOME Tetravex puzzle moduko joko erraza da, eta atal honetan nola jokatu behar den azalduko dugu.

Oinarrizko erabilera

Nola jokatu

GNOME Tetravex abiarazitakoan, Leiho nagusia agertuko da hemen Figure 1 ikus daitekeen moduan. Leiho horrek bi lauki ditu. Eskuineko koadroan jokoan egokitu zaizkizun piezak dituzu, eta ezkerreko koadroan, piezak ezartzeko laukiak.

Figure 1. GNOME Tetravex-en Leiho nagusia

Berehala has zaitezke jokatzen, lehenengo pieza lauki batera mugitzen duzun unean bertan hasiko da denbora neurtzen. Jokoa berriro hasi nahi baduzu, hautatu Fitxategian->Joko berria+e+l+e+m+e+n+t+u+a Figure 2

Figure 2. GNOME Tetravex nola jokatu

Laukiek lau zenbaki dituzte. Laukiok ezartzeko unean, elkar ukituko duten zenbakiak berdinak direla ziurtatu behar dugu. Jokoak ez dizu desberdinak diren zenbakiak elkarren ondoan ezartzen utziko. Piezak mugitzeko arrastatu egin behar dituzu eskuineko koadroan nahiz joko-koadroan duten kokalekutik kokaleku berrira. Mugimenduak ez dira behin betikoak eta edozein unetan desegin daitezke. Piezak mugitzeko komandoak ere erabil daitezke: Mugitu->Ezkerrera/Eskuinera/Gora/Behera

Nola irabazi

Jokoa bukatutzat emango da lauki guztiak dagokien lekuan ezarrita daudenean. Jokoa amaitutakoan, lortu duzun puntuazioa onenen taulan azalduko da (nahikoa puntu lortu badituzu). Hona hemen: