Nola jokatu Gataxx-ekin

Gataxx-en oinarrizko arauak oso errazak dira, batez ere, itzulbiraka ibiltzen diren diskoen beste joko batzuk ezagutuz gero. Jokoaren xedea taulan zure aurkariek baino disko gehiago izatea da, bakoitzaren diskoak koloreagatik bereizten direla. Jokoa amaitutzat eman daiteke taula diskoz beteta dagoenean edo jokalarietako batek taulan disko bat bera ere ez duenean.

Gataxx bi lagunentzako jokoa den arren, bi jokalarietako bat ordenagailuz gida daiteke.

Oinarrizko erabilera

Gataxx abiatzean, joko-taula agertuko zaizu. Taula horrek zazpina lauki ditu alde bakoitzean. Jokoa hasteko, hautatu Joko berri bat Jokoa menuan. Joko berri horietako bat hemen ikus dezakezu Figure 1.

Figure 1. Gataxx-en leiho nagusia

Oinarrizko arauak

Gataxx jokoen hasieran, lau pieza egongo dira taulan: goi-ezkerreko eta behe-eskuineko ertzetan pieza ilun bana, eta behe-ezkerreko eta goi-eskuineko ertzetan pieza argi bana. Pieza iluna da mugitzen lehena; jokalari hori gizakia izaten da lehenespenez.

Pieza mugitzeko, egin klik diskoetako batean. Disko horrek egin ditzakeen mugimenduak zuriz azpimarratuta agertuko dira. Oztoporik gabeko taula baten erdian dagoen diskoak 24 mugimendu desberdin egin ditzake; hona hemen Figure 2. Diskoaren inguruan dauden zortzi laukietako batean klik eginez, taulari beste disko bat gaineratuko diozu. Beste lauki batean klik eginez gero, diskoa haraino mugituko da bidean duen edozein oztopo gaindituz. Ezin duzu disko bat beteta dagoen lauki batera eraman, ez eta taulan dagoen disko bat desagerrarazi.

Zure diskoetako bat aurkariaren diskoetako baten edo gehiagoren alboko laukira eraman edo gehitzen baduzu, disko horiek zeureganatu egingo dituzu. Zeureganatzen dituzunean, diskook kolorez aldatuko dira zeureak direla adierazteko, eta aurrerantzean, lekuz aldatu ahal izango dituzu edo haien alboetan beste disko batzuk gehitu ahal izango dituzu. Hori seinale ona da zeuretzat, baina txarra aurkariarentzat.

Beraz, ikuspuntu estrategikotik begiratuta, ez da komeni diskoak L itxuran jartzea aurkariari mugimendu bakar batez disko gehiago bereganatzeko aukera ematen zaiolako. Diskoen ezarpenik okerrena donut-itxurakoa da, aurkariak erdian pieza bat jartzen badizu, inguruko zortziak kenduko dizkizulako.

Figure 2. Egin daitezkeen mugimenduak

Menuak

Menu-barrak, joko-taularen gainean baitago, ondoko menuak ditu:

Jokoa

Menu honek hiru elementu ditu:

  • Joko berria (Ktrl-N)

  • Desegin mugimendua (Ktrl-Z)

  • Irten (Ktrl-Q)

Ezarpenak

Ezarpenak menuak elementu bakarra du:

  • Hobespenak; hobespenen elkarrizketa-koadroa bistaratuko du.

Laguntza

Menu honen edukia:

  • Eskuliburua— eskuliburu hau erakusten du.

  • Honi buruz— elementu honek Gataxx-i buruzko oinarrizko informazioa erakusten du, hala nola egilearen izena eta aplikazioaren bertsio-zenbakia.