Menuak

GNOME Terminalaak terminal-leihoaren goiko aldean kokatutako menuen bidez eskura daitezkeen kontrol-eginbide batzuk eskaintzen ditu, baita laster-menu bat ere, KTRL tekla sakatuta mantendu eta saguaren eskuineko botoia sakatuz lor daitekeena.

Fitxategia menua

Terminal berria

Terminal-leiho berria sortzen du. Terminal bat baino gehiago sortzeko bide eraginkorra da, GNOME Terminalaaren aparteko kopia bat abiarazteak baino sistema-baliabide gutxiago erabiltzen dituenez. (Erabiltzaile aurreratuentzat: honela sortutako terminal-leiho berria prozesu berari dagokio, jatorrizko terminalaren PID berarekin. Leiho bakoitzak bere shell-azpiprozesua abiarazten du, ordea.)

Ezkutatu menu-barra

Terminaleko menu-barra nagusia ezkutatzen du, terminal zehatzago, txikiago bat sortuz. Menu-barra berreskuratzeko, erabili laster-menua.

Itxi terminala

Uneko terminala ixten du. Terminal horretan komando-lerroaren bidez irekitako gainerako terminalak ere ixten ditu. Itxi beharreko azken terminala hau bada, GNOME Terminalaa ere itxi egingo da.

Edizioa menua

Itsatsi

Uneko hautapena edo arbelaren edukia terminalean itsasten du. Saguaren erdiko botoia sakatuz ere egin daiteke.

Ezarpenak menua

Hobespenak ...

Hobespenen elkarrizketa-koadroa bistaratzen du, the Section called Aukera konfiguragarriak atalean azaltzen dena.

Berrezarri terminala

Terminalaren parametroak berrezartzen ditu. Honek ez du pantaila garbituko edo kurtsorea lekuz aldatuko, baina hurrengo terminal-irteerak lehenetsitako letra-tipoan eta atributuetan berrezarriko da.

Berrezarri eta garbitu

Terminalaren parametroak berrezartzen ditu eta pantaila garbitzen du. Letra-tipo eta atributu guztiak berrezartzen dira.

Kolore-hautatzailea ...

Koloreak terminalera arrastatu eta jaregiteko erabil daiteke. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, ikus the Section called Kolorearen konfigurazioa.

Laguntza menua

GNOME terminalaren erabiltzaileen gida ...

GNOME Terminalaetik dokumentu honetara heltzeko bidea.

Honi buruz ...

Ohore pixka bat hori guztia gauzatzeko gogor lan egin duten guztientzat.

Laster-menua

Kontroleko laster-menua KTRL tekla sakatuta edukita saguaren eskuineko botoiaz terminal-leihoaren edozein lekutan klik eginez ireki daiteke. (Batzuetan ez da beharrezkoa izaten KTRL tekla sakatuta edukitzea laster-menua lortzeko, baina ez pentsatu beti hala denik). Menu nagusietako komando batzuen lasterbide huts gisa eskaintzen da eta bereziki baliagarria da menu-barra ezkutatuta dagoenean. Elementu hauek daude erabilgarri:

Terminal berria ...

Terminal-leiho berria sortzen du.

Hobespenak ...

Hobespenen elkarrizketa-koadroa bistaratzen du, the Section called Aukera konfiguragarriak atalean azaltzen dena.

Erakutsi menu-barra

Aukera hau hautatzean/desautatzean terminal-leihoaren goiko aldeko menu-barra erakutsi edo ezkutatu egiten du.

Teklatu segurua

Aukera honek teklatuko sarrera guztiak zuzenean terminalera bidalarazten ditu, eta beste guztia saltatzen du. Baliagarria da X zerbitzaria erabiltzaile askok erabiltzen dutenean eta X zerbitzariak autentifikazio-metodo egokirik erabiltzen ez duenean (hori gutxitan gertatzen bada ere) eta, beraz, beste erabiltzaile batzuek zuk idazten duzuna kuxkuxeatzeko aukera dutenean. Horrelakoetan, komeni da "teklatu segurua" modura aldatzea isilpeko informazio bat sartu aurretik, pasahitzak adibidez.

Berrezarri terminala

Terminalaren atributuak berrezartzen ditu (aurreko eta atzeko planoa), baina pantaila garbitu gabe.

Berrezarri eta garbitu

Terminalaren parametroak berrezartzen ditu eta pantaila garbitzen du.

Ireki arakatzailean

Laster-menuari deitzean saguaren erakuslea URL baten gainean badago (adibidez, Interneteko helbide batean), aukera hau erabilgarri egongo da URLa ikusteko arakatzaile bat abiarazteko. Menu-elementu honek badu bere laster-tekla ere: KTRL tekla eta saguaren ezkerreko botoia.