Erabilera

Atal honetan aplikazio hau nola erabili deskribatuko dugu.

Oinarrizko erabilera

GNOMEren mina-jokoa abiarazitakoan, Leiho nagusia agertuko da hemen Figure 1 ikus daitekeen moduan.

Figure 1. GNOMEren Mina-jokoen Leiho nagusia

Leihoaren azpian, jokoaren kronometroa dago eskuinaldean, eta kontagailua ezkerrean. Kontagailuan zenbat bandera ipini diren eta zenbat mina dauden ikus daiteke.

Laukiak irekitzeko, egin klik saguaren ezkerreko botoiaz, eta banderak ezartzeko, saguaren eskuineko botoiaz. Ondo irekitako laukiek informazio hau bistaratuko dute: bera ukitzen dauden laukietan zenbat mina dauden guztira. Irudi honetan Figure 2 mina-jokoa ikusiko duzu. Erreparatu irekitako laukietan dauden zenbakiei, eta inguruko banderekin duten loturari.

Figure 2. GNOMEren mina-jokoa

Irekitako laukietan agertuko den informazioa erabiliz, ezkutuko minen kokalekuari buruzko hipotesiak sortu behar ditu jokalariak.

Banderak gehitu ahala, saguaren erdiko botoia aurrez irekitako laukietan erabil daiteke. Lauki horren ondoan dagoen bandera-kopurua espero den kopuruarekin bat baldin badator, erdiko botoiak automatikoki irekiko ditu geratzen diren ondoko gainerako lauki guztiak. Banderaren bat oker jarrita baldin badago, botoi horrek mina bat irekiko du eta jokoa bukatu egingo da. Irudi honetan Figure 3 ikus daiteke oker horren ondorioa. Erreparatu goiko errenkadan dagoen banderari.

Figure 3. GNOMEren mina-jokoan galdutako joko bat erakusten

Banderak mina guztietan ondo jarri baldin badira, eta geratzen diren lauki guztiak irekita baldin badaude, jokoa irabazitzat eman daiteke, hemen ikusten den bezala Figure 4.

Figure 4. GNOMEren mina-jokoan irabazitako joko bat erakusten

Oinarrizko estrategia

Irekitako laukiak eta banderadun laukiak geometrikoki antolatuta daudenez, minak ezkuta ditzaketen kokalekuen kopurua dezente murriztuta geratzen da. Irudi honetan Figure 5 ikusten den moduan, mina non dagoen (gezia duen kokalekua) ondorioztatzeko bat zenbakia duen kanpoko izkinako laukiari erreparatu diogu. Izkinaren geometriaren ondorioz, bateko hori ukitzen estalitako lauki bakarra geratu da.

Figure 5. Izkinako minen kokalekua ondorioztatzen

Estrategia bera erabili da irudi honetan Figure 6. Hiru zenbakia daraman laukiaren inguruan minak izan ditzaketen hiru lauki bakarrik geratzen dira.

Figure 6. Horman zeharreko minen kokalekua ondorioztatzen

Aurreko kasuetan, irekitako lauki bakarretik ateratako informazioa erabiliz asmatu dugu minak non dauden. Joko aurreratuagoetan, irekitako lauki bi edo gehiagotatik lortutako informazioa konbina daiteke. Erreparatu irudi honetan laukiak nola dauden Figure 7.

Figure 7. Minen kokalekua hainbat laukiren informaziotik ondorioztatzen

Ezkerreko muturrean "1" zenbakia duen laukiari erreparatuta, Figure 8 irudian berdez nabarmenduta dauden hiru lauki irekietan bandera bakarra egon daitekeela ondorioztatuko dugu, beraz, "2" zenbakia duen laukiaren bigarren bandera non dagoen ondoriozta dezakegu.

Figure 8. "1" zenbakia duen ezkerreko laukia erabiliz, lehenengo mina aurkitzen

"1" zenbakia duen eskuineko laukiarekin prozedura bera errepika dezakegu, bigarren bandera jarri ahal izateko, irudi honetan ikusten den bezala Figure 9.

Figure 9. "1" zenbakia duen eskuineko laukia erabiliz, bigarren mina aurkitzen