GNOMEren Panela GNOMEren erabiltzailearen interfazearen bihotza da, eta bertan biltzen dira Menu Nagusia, erabiltzailearen menuak, aplikazioen abiarazleak, applet-ak (erabat panelaren barruan exekutatzen diren aplikazioak), tiraderak, eta hainbat objektu berezi. Panela konfigurazio-aukera ugari eskaintzeko moduan diseinatu da. Oso erraza izango zaizu panelaren portaera eta itxura aldatzea eta objektuak gehitu edo kentzea zure gustu eta ohituretara egokitzeko. Panel bat baino gehiago ere izan ditzakezu, bakoitza bere itxura, propietate eta edukiekin. Malgutasun horri esker erraz sor dezakezu mahaigain-ingurune pertsonalizatu, eroso eta eraginkorra.
Eskuliburu honek GNOMEren Panelaren 1.2 bertsioa azaltzen du.
Next >>> | ||
Panelaren oinarrizko ezaugarriak |