Egileak

Jende askok egin du lan GNOME Terminalaa zuri helarazteko:

Michael Zucchi-k Zvt trepeta-gailua kodetu du; Miguel de Icaza-k eta Jay Painter-ek hobetu egin dute eta ondoren araztu eta mantendu egin dute. George Lebl-ek gardentasuna eta pixmap-aren euskarria gehitu dizkio trepetari. Michael Zucchi-k geroago gardentasuna eta pixmap-aren euskarria hobeto ditu, bistaratze errazagoa/azkarragoa eta aukerako korritze-modua gehituz.

Miguel-ek gnome terminalaren programa nagusia egin du, eta Erik Troan-ek terminalaren klase-euskarria eskaini du, beste hainbat eginbiderekin batera. Jeff Garzik, Jay, Christopher Blizzard, Michael, Jens Lautenbacher, Tom Tromey, Tristan Tarrant, Jonathan Blandford eta Michael Zucchi-k akatsen aparteko konponbide batzuk eta hobekuntza txikiak ekarri dituzte. Nat Friedman-ek erabiltzailearen interfazea berrikusi du, GNOMEren ildo nagusiei egokitzeko. Felix Bellaby, Tom Tromey eta Manish Vachharajani-k saio-kudeaketaren kodea inplementatu eta hobetu dute.

Bidali zure iruzkin, iradokizun eta akatsen berri-emateak GNOMEren akatsen segimendurako datu-basera. Akatsei buruzko berriak bidaltzeko argibideak linean aurkituko dituzu helbide honetan: http://bugs.gnome.org/Reporting.html. Akatsen berri emateko, akatsen berri emateko tresna (bug-buddy) ere erabil dezakezu. Tresna hori Menu nagusiko Utilitateak azpimenuan duzu eskuragarri.

Eskuliburu hau Miguel de Icaza-k eta Michael Zucchi-k idatzi dute, Alexander Kirillov-en ekarpen txiki batzuekin. Eskuliburuari dagozkion iruzkinak eta iradokizunak GNOMEren dokumentazio-proiektura bidal ditzakezu: . Iruzkinak linean ere egin ditzakezu GNOMEren dokumentazio-egoeraren taula erabiliz.