Kontrol Zentroaren erabilera

Kontrol Zentroak bi atal nagusi ditu: capplet konfiguragarrien menua ezkerrean, eta lan-eremu nagusia eskuinean. Menuko capplet-ak taldeka sailkatuta daude, hala nola, Mahaigaina, Multimedia eta abar. Sail horiek guztiak aurreraxeago aztertuko ditugu. Era honetako menu guztiekin bezalaxe, atal oso bat "tolestu" dezakezu atalaren izenburuaren ezkerrean duzun beheranzko triangelu txikian klik eginda. Tolestutako atala zabaltzeko, egin klik berriro triangeluan.

Kontrol-zentroa erabiltzeko, nahikoa duzu ezkerreko menuan capplet bat hautatu eta bertan klik egitea. Hori egin ondoren, laneko area aldatu egingo da eta elementua konfiguratu ahal izango duzu.

Konfigurazio-aldaketak egin ondoren, egin klik Ados botoian aldaketak finkatzeko, edo bestela, Utzi botoian konfigurazio zaharrera itzultzeko. Erabaki aurretik ezarpen berriak probatu nahi badituzu, egin klik Saiatu botoian. Konfigurazio-ezarpen berriak aplikatuko ditu nola geratuko diren ikus dezazun, baina zaharrak ere gogoan izango ditu. Ezarpen berriak ikusi ondoren, sakatu Ados botoia ezarpen horiek finkatzeko, edo Itzuli botoia lehengo konfiguraziora itzultzeko.