Armiarmatxoa

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
SortaGoi-ezkerreko pila. Klik egindakoan, karta bat banatzen da Mahaiko pila bakoitzera.
OinarriakLau pila, goi-eskuinean.
MahaiaZazpi pila, behealdean. Banatu karta bana behera begira; azken sei piletan beste karta bat banatu, azken bost piletan, beste bat. Eta horrela jarraitu, azken pilan zazpi karta izan arte. Pila bakoitzaren azkeneko karta gora begira jarri.

Xedea

Hamahiru kartako lau pila osatzea, kartak goitik behera segidan eta irudiaren arabera antolatuta.

Arauak

Mahaiko kartak beherantz osa daitezke, irudiari erreparatu gabe. Segidan dauden eta irudi berekoak diren karten multzoak batera mugi daitezke. Mahaiko pila hutsak edozein kartaz edo karta-segidaz bete daitezke.

Mahaiko pilak kartak banatu aurretik bete behar dira. Sortan klik eginda, karta bat ipiniko da Mahaiko pila bakoitzean; azkeneko banaketan, aldiz, karta bat ipiniko da lehenengo hiru pilatan.

Irudi bereko hamahiru kartako segidak Oinarri piletara eraman daitezke. Oinarri piletako kartak ezin dira atzera erabili.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Irudiaren arabera eta segidan ezarritako karta-bikote bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 48

Estrategia

Saiatu Mahaiko pila bat hutsik izaten, kartak mugitzeko lekua izan dezazun.