Zalaparta

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
SortaGoi-ezkerreko pila. Jokoaren hasieran, Batekoak ez beste karga guztiak hemen egongo dira. Sortaren gainean klik eginda, karta bana joango da lau Biltegietara. Bi aldiz bana daiteke
OinarriakLau pila goian, Sortaren eskuinean. Jokoa hasteko, ipini Bateko bat Oinarri pila banatan. Oinarri pilak gorantz osatu behar dira, irudiari erreparatu gabe.
BiltegiakLau pila, Oinarrien azpian. Sortari klik egiten zaion bakoitzean, Biltegi piletara karta bana joango da. Goiko karta jokoan erabiltzeko prest dago. Biltegietako kartak Oinarrietara bakarrik eraman daitezke.

Xedea

Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.

Arauak

Jokoa hasteko lau karta banatu behar dira Biltegietan gora begira. Aukera duzunean, kartak Biltegietatik Oinarrietara eraman. Horrela jarraitu biltegiak kartarik gabe geratu arte eta Oinarrietara besterik mugitu ezinik geratu arte.

Biltegietan geratu diren karta guztiak hartu eta nahastu. Karta horiek atzera Sortara eraman eta berriro banatu. Bi aldiz bana daiteke.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Oinarri pilan jarritako karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 48

Estrategia

Saiatu gogoan hartzen Biltegi piletan zer dagoen. Horrek lagunduko dizu gero zein karta mugitu behar duzun erabakitzen.