Royal East

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
SortaGoi-ezkerreko pila. Kartak Mahaian banatu ondoren geratzen direnak hemen jarriko dira. Kartak banan-banan irauliko dira Hondarrera. Ezingo da atzera banatu.
HondarraSortatik hartu behar da. Goiko karta jokoan erabiltzeko prest dago.
OinarriakHiru bider hiru itxurako panel batean, lau izkinetako pilak. Lehenengo Oinarrian karta bat ipini. Karta hori oinarrizko karta izango da. Irudiaren arabera eta gorantz osatu, Erregearen gainean Batekoa jarriz, beharra izanez gero.
MahaiaMahaiko bost piletan karta bana ipini gora begira. Pila horiek gurutzea osatzen dute hiru bider hiru panel horretan.

Xedea

Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.

Arauak

Mahaiko kartak beherantz osatzen dira, irudiari erreparatu gabe. Erregeak Batekoen gainean jar daitezke. Kartak banan-banan mugitu behar dira. Edozein karta erabilgarri jar daiteke Mahaiko pila huts batean.

Oinarri pila bakoitza oinarrizko kartaren maila bereko beste edozein kartaz has daiteke. Oinarri pilak irudiaren arabera eta gorantz osatu behar oinarrizko kartatik hasita, Erregearen gainean Batekoa jarrita beharra baldin badago. Oinarri piletako kartak ezin dira atzera erabili.

Kartak banan-banan iraultzen dira Sortatik Hondarrera. Hondarrak goian duen karta beti dago jokoan erabilgarri. Ezin da berriro banatu.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Oinarri piletan dagoen karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 52

Estrategia

Altxor ezkutuak zoragarriak dira, baina hor daudela baldin badakizu. Gogoan hartu zein karta dauden pila bakoitzean informazio hori oso baliagarria izango zaizu eta.