Jumbo

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta bikoitza
SortaGoi-ezkerreko pila. Kartak Mahaian banatu ondoren geratzen direnak hemen jarriko dira. Kartak banan-banan irauliko dira Hondarrera. Birbanaketa bakarra.
HondarraSortaren eskuinean. Kartak Sortatik banatu behar dira, aldi bakoitzean bat. Goiko karta jokoan erabiltzeko prest dago.
OinarriakZortzi pila, goi-eskuinean. Irudiaren arabera eta gorantz osatu behar dira Batekotik Erregera. Oinarri bakoitzaren gaineko lehenengo karta Mahaira eraman daiteke atzera.
MahaiaBederatzi pila. Bederatzi piletan karta bana ipini behera begira, lehenengo zortzi piletan beste karta bat, lehenengo zazpi piletan beste karta bat eta horrela jarraitu, lehenengo pilan bederatzi karta egon arte. Pila bakoitzean jarritako azken kartari buelta eman.

Xedea

Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.

Arauak

Mahaiko kartak beherantz osatu behar dira, kolorea txandakatuz. Karta-multzoak mugitu egin daitezke. Mahaiko pila hutsak Errege batez edo Erregea buru duen karta-multzo batez bete daitezke.

Kartak banan-banan iraultzen dira Sortatik Hondarrera. Hondarreko goiko karta jokorako prest dago. Sorta hustutakoan, eraman atzera Hondarreko karta guztiak Sortara, duten ordena errespetatuta. Birbanaketa bakarra dago.

Oinarriak gorantz osatu behar dira, irudiaren arabera eta Batekotik Erregera. Oinarri piletako kartak atzera erabil daitezke. Karta batean bi aldiz klik eginez gero dagokion Oinarri pilara mugituko da, mugimendu hori posible baldin bada.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Oinarri piletan dagoen karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 104

Estrategia