Easthaven

Rosanna Yuen-ek idatzia

Konfigurazioa

Karta-sorta motaKarta-sorta estandarra
SortaGoi-ezkerreko pila. Kartak Mahaian banatu ondoren, karta-sorta hemen jarriko dugu.
OinarriakLau pila, goi-eskuinean. Irudiaren arabera eta gorantz osatu behar dira Batekotik Erregera.
MahaiaZazpi pila, behealdean. Pila bakoitzean bi karta behera begira banatu, eta karta bat, gora begira.

Xedea

Karta guztiak desagerraraztea.

Arauak

Mahaia beherantz osatu behar da koloreak txandakatuz. Segidan dauden eta kolorea txandaka duten karten multzoak batera mugi daitezke.

Mahaiko pila hutsak Errege batez edo Erregez hasitako karta-segida batez bete daitezke.

Mahaiko toki hutsak karta gehiago banatu baino lehenago bete behar dira ahal izanez gero. Sortan klik eginda, Mahaiko pila bakoitzean karta bat jarriko da gora begira. Azken banaketan, karta bat jarriko da gora begira lehenengo hiru pilatan. Ezin da berriro banatu.

Oinarriak irudiaren arabera osatu behar dira Batekotik Erregera. Oinarri piletako kartak ezin dira atzera erabili.

Aukerak

Bat ere ez

Puntuak

Oinarri pilan jarritako karta bakoitzeko, puntu bat.

Gehienezko puntuazioa: 52

Estrategia

Eraman kartak Oinarrietara ahal duzunean, hurrengo banaketak blokeatu egin ditzake eta. Hala ere, Oinarrietako kartak berriro erabili ezin direnez, harrapatuta gera zaitezke aurrerago karta hori behar baduzu. Baina, lasai, hori izango da gaur izango duzun arazorik handiena.