Oinarrizko erabilera

Shell-ak

GNOME Terminalaak erabiltzailearentzako shell (komando-lerroen interpretatzailea) lehenetsia abiarazten du. UNIX shell aurreratuek ohiko komando-lerroko gonbitaren gaitasunak nabarmen areagotu ditzakete. Adibidez, bash shell-ak (shell lehenetsia Linux-en bertsio gehienetan) komando-osatzea (idatzi komando baten edo fitxategi-izen baten hasiera eta sakatu Tab tekla), historiaren bufferra (lehenago sartutako komandoak berreskura ditzakezu Gora gezi-tekla sakatuz), eta askoz gauza gehiago eskaintzen ditu. Dokumentazio osoa lortzeko, ikus dagokion shell-ari buruzko eskuliburuko orrialdeak.

Korritzea

GNOME Terminalaak korritze-barra bat du, atzera joan eta aurreko komandoak eta emaitzak ikusi ahal izateko; bereziki baliagarria da komando-irteera bat pantaila batean kabitzen ez denerako. Lehenespenez, korritze-barra terminal-leihoaren eskuinaldean egoten da. Lekuz alda dezakezu edo erabat kendu Hobespenen elkarrizketa-koadroaren bidez.

Teklatua ere erabil dezakezu korritzeko: Maius-OrrGor teklek gora korritzen dute, Maius-OrrBeh teklek behera.

Emulazioa

X Consortium-en xterm programa emulatzeko diseinatua da. xterm programa bestalde, DEC VT102 terminalaren emulazio ia erabatekoa da.

GNOME terminal-programak xterm programak eskaintzen dituen hedapen berak onartzen ditu VT102rako, ihes-sekuentzia berezien bidez. xterm programa etengabe garatzen ari den programa da. xterm-en oraintsu egindako aldaketak sartu dira GNOME Terminalaean. Horien artean, DEC VT220 berriagoaren ihes-sekuentzien emulazioa.

Hau da, GNOME terminalak ulertzen ditu pantailan kurtsorea kokatzeko eta horrelako gauzetarako VT102/VT220 terminalek erabiltzen dituzten komando guztiak (ihes-sekuentziak). Beraz, GNOME Terminalaean VT102/VT220/xterm terminaletan funtzionatzeko diseinatu den edozein aplikazio exekuta dezakezu eta kontrol guztiek (hala nola geziek, OrrGor/OrrBeh teklek, Tab teklak, eta abar) behar bezala funtzionatuko dute.